EJE (Enpresa Gazte Hezitzailea) Industria Sailarekin lankidetzan garatutako hezkuntza-programa da, Heziketa Zikloetan izaera ekintzailea garatzeko helburua duena. Ikasgelan eskualdeen arteko merkataritza-jarduera garatzen duen enpresa sortu eta kudeatzen dute ikasleek.
Europar Batasunaren arabera, jardunbide onetatik eredu ona ikasteko beste modu bat da EJE.
EJE irakaskuntzarako tresna da, esperientzia praktiko batean (enpresa-proiektu baten garapena) eta kanpoko eragileekiko elkarreraginean oinarritutakoa.

Nori zuzendua
Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako ikasleei zuzendua dago. Ikasleek enpresa bat sortzen dute, EJE metodologia bera garatzen duen beste enpresa bazkide bat esleituta duena. Bi enpresen artean merkataritza-harremana jarriko dute martxan: produktu-katalogoa elkartrukatuko dute, eskaerak negoziatuko dituzte, produktuak esportatu eta inportatuko dituzte eta, azkenean, toki-merkatuetan erositako produktuak merkaturatuko dituzte.

Portal de Lasarte, s/nº | Vitoria-Gasteiz (01007) | Tel. 945 000 433 | Fax. 945 000 434 | ikaslanaraba@mendizabala.com
