Lanean ari bazara nahiz langabezian bazaude eta prestakuntzarekin aurrera jarraitu nahi baduzu, Lanbide Heziketak horretarako aukera eskaintzen dizu Enplegurako Lanbide Heziketaren bitartez. Enplegurako Lanbide Heziketak enplegurik gabeko langileentzako prestakuntza eta langile landunentzako prestakuntza hartzen ditu barnean.
Modulu Katalogoan oinarritutako prestakuntzak aukera emango dizu lanbide-moduluak zatika egiteko, hau da, ziurtagarriak* diren zatietan (iraupen txikiagoko prestakuntza-unitateak) egiteko eta behin modulua osatzen duten zati guztiak (prestakuntza-unitate guztiak) gainditzen dituzunean, egindako lanbide-moduluaren ziurtagiria lortzeko eskubidea izango duzu. Prestakuntza kapitalizagarria da eta etorkizunean titulua lortu ahal izango duzu.
Amaitu gabe dituzun lanbide-moduluak gainditu nahi badituzu, "Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluak lortzeko probak**" deiturikoetara aurkeztu ahal izango zara.
*Ziurtagiriak Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik balioko du.
**Titulua eskatu nahi baduzu, eskatutako titulazioa izan beharko duzu edo sarrera-probak gainditu.
Portal de Lasarte, s/nº | Vitoria-Gasteiz (01007) | Tel. 945 000 433 | Fax. 945 000 434 | ikaslanaraba@mendizabala.com
