PRESTAKUNTZA

ZER IKASI NAHI DUZU?

Heziketa Zikloak modulutan (irakasgaiak) banatutako irakaskuntzak dira. Aukeratzen duzun lanbidean modu kualifikatuan lan egin ahal izateko edo unibertsitatean sartzeko prestatzen zaituzte (goi mailako zikloak). Bi mailatako Heziketa Zikloak aukera ditzakezu:

  • Erdi mailako heziketa zikloak
  • Goi mailako heziketa zikloak

Prestakuntza

Ikasketa hauen bitartez titulazioa lor dezakezu eta lanbide-balioa dute, izan ere, zikloen edukiak lan-munduaren premien arabera ezartzen baitira. Moduluek jakineko ordu-kopurua dute zikloaren arabera eta ikastetxean ematen dira, Lantokiko Prestakuntza (LP) izeneko modulua izan ezik. Lantokiko Prestakuntza derrigorrezkoa da ziklo guztietan eta enpresan egiten da. Etengabeko Ikaskuntzako Programen bitartez (Leonardo da Vinci eta Erasmus), guztiz ordainduta egin dezakezu LP Europako Erkidegoko herrialdeetan.

Heziketa Ziklo berri guztiek 2.000 orduko iraupena dute (2 ikasturte).

Portal de Lasarte, s/nº | Vitoria-Gasteiz (01007) | Tel. 945 000 433 | Fax. 945 000 434 | ikaslanaraba@mendizabala.com

Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza