IKASLAN PROIEKTUAK

Ikus web-orria >>

URRATSBAT

Urratsbat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak sustatutako eta TKNIKAk koordinatutako programa da, LHko ikasleei euren enpresa sortzen laguntzea xede duena.

Enpresa bat sortzea ez da lan erraza; horregatik, ikastetxeak enpresa-haztegi eta -inkubagailu bihurtze hautatu dugu Urratsbaten. Ikastetxe guztietako sustatzaileek Pertsona Ekintzailearen Bulegoko zerbitzua dute eskura, ondo hornitutako eta doaneko zerbitzua.

Logo de Urratsbat

Enpresa-proiektuek hala eskatzen badute, programan parte hartzen dutenek beste instalazio batzuk ere erabili ahal izango dituzte, esaterako, ikastetxeko tailerrak, azterketa-fasean dagoen produktuaren prototipoak egiteko. Ikastetxe bakoitzak, gainera, enpresa-proiektuen inguruan sentsibilizatzeko eta haiek dinamizatzeko lanak egiten dituen pertsona bat du. Kanpoko aholkularitzen laguntzarekin, ikastetxeko ikasleek sustatutako enpresa bat sortzeko helburu estrategikoa ezartzen da ikasturte bakoitzean.

Programa dinamizatzen duten irakasleak horretan buru-belarri aritzeak, zuzendaritza-taldeen buruzagitzak, kanpoko aholkularitzen profesionaltasunak, Tknikaren koordinazioak eta beste hainbat erakunderen ezin eskertuzko laguntzak, esaterako, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Industria sailenak, Foru Aldundienak eta banku-entitateenak, emaitza bikainak lortzea ahalbidetzen dute.

 

Portal de Lasarte, s/nº | Vitoria-Gasteiz (01007) | Tel. 945 000 433 | Fax. 945 000 434 | ikaslanaraba@mendizabala.com

Gobierno Vasco Eusko Jaurlaritza